Bertara bilduriko haur eta gazteak hautazko entrenatzaileekin trebatuko dira beren gogoko kirolean, mundu mailan aipagarri diren teknikari eta jokalariekin jokatuz eta praktikatuz.
ESKUBALOI TEKNIFIKAZIOA
Gazteek Campuseko entrenatzaileekin ikasi eta landuko dute beren teknika, mundu mailan aipagarri diren teknikari eta jokalariekin jokatuz eta praktikatuz.
Previous image
Next image
Previous image
Next image
HONDARTZAKO ESKUBALOIA
Txingudiko Badiak eta inguruko herriek aurkintza ezin hobea eskaintzen dute udako ekitaldiei begira, eta kirolaren balioak sustatuko dira bereziki haietan guztietan.
URETAKO KIROLAK
Uretako kirolek protagonismo handia edukiko dute Campusean. Horra pistako entrenamenduen osagarri hoberena, udako egun horietan jolaserako aukera paregabea eskainiko duena.
Previous image
Next image
HITZALDIAK
Heziketarako hitzaldiek osatuko dituzte entrenamenduak, kirolaren hainbat esparrutako nozioak egoki lantzeko. Goi mailako jokalariek, jokalari ohiek, entrenatzaileek, hainbat arlotako espezialistek eta nazioarteko epaileek eskainiko dituzten hitzaldien helburua da, hain zuzen ere, gure kirolaren berezko balioak sustatzea eta prestakuntza garaian dauden ikasleen bilakaera egokiro bultzatzea.
Hasia da gaurgero izena emateko epea. Zain gauzkazue, neska mutilok!