AGINAGALDE TEKNIFIKAZIO CAMPUSA
Julen eta Gurutz Aginagalde zain dauzkazu IV. Aginagalde Teknifikazio Campusean.
Goi mailako staff baten eskutik, 2022eko udan gauzatuko da Bidasoako Eskualdean proiektu honen hirugarren edizioa. Prest dago guztia nazioartean erreferentzia bihurtua den Campus honi begira
Galdetu diguzue, eskatu diguzue… eta hona, azkenean, zer esan diezazuekegun: dena ondo badoa, osasun egoerak horretarako aukera ematen badigu, Aginagalde Teknifikazio Campusa antolatu eta egingo dugu aurtengo udan!!!
Datozen asteetan, besoz beso segituko dugu agintari eta arduradun guztiekin lanean osasun egoeraren bilakaera aztertzeko, eta III. Aginagalde Teknifikazio Campusa ingurune seguru batean egin ahal izateko protokoloak zehazteko. Hori egindakoan iragarriko dugu izango diren leku edo partaideen kopuru zehatza, eta ondoren formalizatuko ditugu erreserbak. Izena emateko orriak jasoko diren ordena berean hartuko dira kontuan eginiko erreserbak, leku guztiak bete arte.
Zuek guztiok, eta zuen familia eta hurbilekoak, ongi egotea espero dugu! Bihotz-bihotzez eskertzen dugu hilabete hauetan agertu diguzuen atxikimendua, azaldu diguzuen onginahia. Gogotik egingo dugu lan, osasun neurri guzti-guztiak beterik, uda honetan ahantzi ezinezko aste bat goza dezagun!

IV. AGINAGALDE TEKNIFIKAZIO CAMPUSA
2022eko udan gauzatuko da Aginagalde Teknifikazio Campusa Bidasoako Eskualdean, Irun, Hendaia eta Hondarribian hain zuzen ere.
2004. eta 2012. urteen bitartean jaiotako neska-mutilei zuzenduriko ekitaldi honek aukera bikaina eskainiko die eskubaloia maite dutenei.
Pista barneko eta kanpoko ikaskuntza prozesua izango da 8 egunez luzatuko den Campus honen oinarri nagusia. Elkarrekin biziko gara bertako partaide guztiok eta ezin konta ahala ekitaldik eta hitzaldik osatuko dute egitaraua. Baina, eta hau da garrantzitsuena, eskubaloiaz gozatu ahal izango dugu batez ere Campusean; eguneko 24 orduetan izango dira gurekin Julen eta Gurutz Aginagalde, bai eta Aitor Etxaburu eta Maria Azkue entrenatzaileak ere. Ez dira gainera faltako izen handiko VIP gonbidatu ospetsuak, Campuseko jokalarien trebetasuna fintzen eta hobetzen lagunduko dutenak.
Hasia da gaurgero izena emateko epea.
Zain gauzkazue, neska mutilok!
TXINGUDIKO BADIA
Txingudiko Badian garatzen da Aginagalde Teknifikazio Campusa. Bidasoa ibaiaren bokaleko itsasadarrean hedatzen da Txingudiko Badia, Irun, Hendaia eta Hondarribia herrien ur-bazterretan. Parerik gabeko ingurua da kirol egiteko eta udako ekitaldietarako.