Txingudiko Badian garatzen da Aginagalde Teknifikazio Campusa. Bidasoa ibaiaren bokaleko itsasadarrean hedatzen da Txingudiko Badia, Irun, Hendaia eta Hondarribia herrien ur-bazterretan. Parerik gabeko ingurua da kirol egiteko eta udako ekitaldietarako.
JUAN SEBASTIAN ELKANO ATERPETXEA
Hondarribiko hirigunetik 800 bat metrotara dago JUAN SEBASTIAN ELKANO ATERPETXEA, Higerko Itsasargirako bidean hain zuzen ere.
Irungo erdigunean dago ARTALEKU KIROLDEGIA, nazioarteko eskubaloiak dituen gertalekuen arteko ikono esanguratsuenetako bat. Gozatu ederra hartuko dute Teknifikazio Campuseko gazteek Bidasoa Kirol Klubaren etxean.
Eskualdeko eta inguruetako kiroldegi hoberenetako bat da eta aurkintza bikain baten erdian kokatua dago, Juan Sebastian Elkano Aterpetxearen eta Hondarribiko Hondartzaren ondoan.