Campusaren eskumenean utziko ditu bere instalazioak HONDARTZA KIROLDEGIAK ere.
Eskualdeko eta inguruetako kiroldegi hoberenetako bat da eta aurkintza bikain baten erdian kokatua dago, Juan Sebastian Elkano Aterpetxearen eta Hondarribiko Hondartzaren ondoan. Gune ezin hobea da, beraz, Campusaren araberako jardun eta ekitaldiei begira.