Gure ostatu-etxea

JUAN SEBASTIAN ELKANO ATERPETXEA

JUAN SEBASTIAN ELKANO ATERPETXEA Hondarribiko hirigunetik 800 bat metrotara dago, Higerko Itsasargirako bidean hain zuzen ere. 155 lagunentzako lekua du 3 solairutan banaturiko geletan. 2, 4, 10 eta 14 oheko gelak dira.


Aterpetxeak armairu bana eskaintzen dio erabiltzaile bakoitzari, nork bere puskak gorde eta ordenatu ahal izan ditzan, eta jantokia, ekitaldi aretoa, TB, DVD eta bideo aretoak, bilera aretoak, liburutegia, ikasgelak eta langelak eta garbilekua bereizten dira haren gainerako guneetan.

Pertsona ezinduen beharretara guztiz moldatua da. Kanpoaldean aisiarako eremu zabal batez hornitua da, kirol askotarako pista eta haurrentzako parkea barne.