
AITOR ETXABURU
Eskubaloi jokalari ohia (Eibar, Gipuzkoa, 1966ko ekainaren 17a). Espainiako selekzioko jokalaria izan zen Bartzelonako eta Atlantako Joko Olinpikoetan (1992 eta 1996). 87 aldiz jokatu zuen Espainiako selekzio gorenarekin. 2001ean erretiratu zen, entrenatzaile hasteko. Bidasoa taldeko entrenatzailea izan zen 2010era bitartean. 2010/2011 denboraldian Iruñeko Anaitasuna taldea gidatu zuen Espainiako Zilarrezko Mailan, eta 2011/2012 denboraldian kargu berean segitu zuen Ohorezko Mailan.