
GURUTZ AGINAGALDE
Gurutz Aginagalde Akizu (Irun, 1977ko urriaren 26a). Eskubaloi jokalari ohia. Atezain jardun zuen Irungo Bidasoa eta Logroñoko Naturhouse La Rioja taldeetan. 2017ko urtarrilaren 6an egin zuen Espainiako eskubaloi selekzioarekin debuta, eta Espainiako eta Poloniako selekzioen arteko partidako bigarren zatia jokatu zuen aldi hartan. Irunen izan zen norgehiagoka, ‘Domingo Bárcenas’ izeneko nazioarteko lehiaketaren berrogeita bigarren edizioaren barnean. Partidako jokalari hoberena izendatu zuten.
ESPAINIAKO SUPERKOPAKO TXAPELDUNA
1995/1996
ASOBAL LIGAN PARTIDA GEHIEN JOKATU DITUEN 4. JOKALARIA
(580 partidos)
ERREGE KOPAKO TXAPELDUNA
1995/96
EUROPAKO ERREKOPAKO TXAPELDUNA
1996/97
ESPAINIAKO SELEKZIO GORENAREKIN ZEINAHI KIROLETAN DEBUTATU DUEN JOKALARI BETERANOENA BILAKATU ZEN 2017ko urtarrilaren 6an (39 urte eta 72 egun)