
MARC AMARGANT SABÉ
Palautorderako taldean egin zituen lehendabiziko urratsak, erdiko postuan hasieran, eta albokoan ondoren. BM Granollers taldean jokatu eta gero (1997-2003), Alemaniako FA Göppingen (2003-2005) eta Galiziako Cangas do Morrazo (2005-2006) taldeetan ibili zen. Club Balonmano Ciudad de Logroño jokatu zuen ondoren 2006-2007 denboralditik aurrera. Nazioarteko jokalaria izan zen Espainiako gazteen selekzioarekin 16 aldiz, eta bostetan maila gorenean. Kataluniako selekzioko kidea ere izan zen.