Gure taldeko aditu gazteena da, ez horregatik garrantzi gutxiagokoa. Eskubaloi jokalaria da jardunean, eta taldeko entrenatzailea aldi berean, Zarauzko emakumeen eskubaloi taldean. 2018ko Campusean, berak eman zuen istripua edo lesioa gertatuz gero bideratu behar diren aurreneko sorospen edo laguntzen gaineko hitzaldia.